XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskaldun Kaputxinoak Ameriketan.

Lenengo Kaputxino Apaiztegia Txilen.

Gure Kondairaz zerbait - Zenbat etxe dauzkagun eta zenbat Apaiz-Anai geran - Langile bearra - Apaiztegi berriak Arjentinan eta Txilen - Txileko Kaputxino-Apaiztegi oñarriaren onespena - Lanak asi dire - Jaunak laguntzen digu - Gure ongille onenak euskal-abizenekoak.

ZERUKO ARGIA aldizkingi onek berak joan den Otsailleko zenbakian Altsasun dagon Kaputxino Apaiztegiaz itz egiten zigun.

Bertan ondo agiri zan Asistarraren Euskalerriko azitegi ortan azkeneko ogeitabost urte auetan sortutako landareak nola ugaritu ta zabaldu diran laterri guzietan, Ozeanian, Asian, Ameriketan....

Gaur esan dezakegu Apaiztegi orren kondaira ederrak beste orrialde bat ondo bete duela.

Alderdi auetan antziñetik baziren Kaputxinoak, baño euskaldunak.

Gure lenbiziko Misiolariak 1902-ean etorri ziren.

Geroztik urtero-urtero sailka iristen dire Jaunaren langille berriak.

- Argentinan 4 eta Txilen 5 etxe ditugu eta etxe oietan sakabanaturik 57 Apaiz eta 36 anai bizi gera, bi kendu ezkeroz beste guziak euskaldunak.

Naiz Euskalerritik ainbeste Misiolari etorri, ala ere Misiolari bear aundia dago naiz Arjentinan naiz Txilen: bertako apaizak oso gutxi baidire, lantegia berriz oso zabala.

Orrengatik, Aita Sainduaren otsa entzunaz bertakoen artean Kaputxino Apaizak sortutzeko asmoa artu da.

Igaro den Orrillan 8 Arjentinar eta 8 Txiletarrakin iriki zan Buenos Aires'en lenbiziko Kaputxino Apaiztegia.

Il onen 8-an berriz ipiñi zen Txilen beste Kaputxino Apaiztegi berri bat jasotzeko lenbiziko oñ-arria.

Rancagua'ko Gotzaia aldare aurrean.